XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

adberbio murriztailea sartzen ahal badugu hemen, eta egiazko galera zoriontsu bakarra horixe ez baldin bada.

Zakurra berriz hurbildu zen, Raimundo Silvak orain beldurrez so egiten dio, amorratua egongo ote den edo,

egun batean, non ez du gogoan, buztana eroria edukitzea dela gaitz izugarriaren seinaleetako bat irakurri zuen, buztan hau ez dabil oso kementsu, baina gosearengatik izango da, animaliari ongi nabari zaizkio saihetsezurrak, eta beste seinaleetako bat da, hau erabakigarria baina,

letagin eta ahutzetatik erortzen zaion lerde makurra, alabaina, hemen den txakurtxoari lerdea badario, hemen S. Crispimeko eskaileretan gisatzen ari den janari-usainaren eraginez izango da.

Zakurra, lasai gaitezen, ez dago amorratuta, mairuen garaian balitz, agian, baina orain, hau bezalako hiri moderno, osasuntsu, ongi antolatuan, zakur alderrai bat ikustea bera ez da ohikoa, segurutik bide apartatu eta maldatsu honetan maiz ibiltzea nahiago izateak libratu du sarean erortzetik, bide honek zango zalua eta hats gaztea eskatzen ditu, eta zakurzainek ez dituzte ezinbestez dohain horiek beren baitara biltzen.

Raimundo Silvak paperak kontsultatzen ditu, buruz jarraitzen dio ibilbideari, zeharka so egiten dio zakurrari, eta orduan gogoratzen du historialariak nola deskribatzen duen bi hilabetetan goseak zer nolako kalteak eragin zituen setiatuetan, orik edo katurik ez zen bizirik atera, azkenean baita arratoiak ere jan zituzten, baina orduan,

hala bazen, almuedanoa sinestunak otoitz egitera deitzeko alminarrera igo zen goiz bare hartan zakur batek zaunka egin zuela esan zuenak arrazoi zuen, eta oker zegoen, bai, zakurra animalia lohia izanik, mairuek ez zutela beren begibistan onartuko argudiatuko zuena, alabaina, onets daiteke etxeetatik kanpo edukiko zituztela, fereketatik kanpo, baita eltzekotik kanpo ere, baina ez Islam zabaletik kanpo